Ertzaintzak mila marihuana landare konfiskatu ditu Astolako baserri batean

Jone Guenetxea 2018ko ira. 26a, 14:52

Atzo goizean, Abadiñoko Astola auzoko baserri batean mila marihuana landare konfiaskatu zituen Ertzaintzak. Baserri zahar bat marihuana plantazio moduan erabiltzen ari zirela azaldu du Ertzaintzak. Ustiapenaren jabea 55 urteko gizonezkoa da eta Ertzaintzak atxilotu egin du osasun publikoaren kontrako delitu bat egotzita. Era berean, plantazioan lanean ziharduen beste gizon bat ikertzen ari dira. 

Bestalde, landare honen kukulu kopuru handia aurkitu dute. Nekazaritza-usteiategi honetan bi solairutako eraikin batean zeuden konfiskatutako landareak eta kukuluak. Ertzaintzak dioenez, baserria landareak hazteko eta lehortzeko egokituta zegoen. Era berean, baserriko tresnak, argiztapen eta aire sistemak, ureztapenerako gailuak eta hezetasun-kengailuak aurkitu zituzten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!