"Ez genuen laguntza puntual bat soilik bidali gura, benetan eragina izango duen zerbait baizik", azaldu du Larrinagak. Sorgailuak, hozkailuak, sasia garbitzeko makinak eta orturako erremintak eskatzen ari dira; traktorea, atoia eta furgoneta lortu dituzte jada; laguntza ekonomikoa jasotzeko ere prest agertu da abadiñarra. "Pozik gaude jasotako babesagaz", adierazi du. Bildutakoa azaroan bidaltzea da asmoa. Harremanetan jartzeko, itzilarrinaga@gmail.com helbidera idatzi daiteke, edo 669335675 telefonora deitu.