Alderdiaren berbetan, ferialeku ingurua oinezkoentzako jartzea ez da nahikoa auzoan dagoen irisgarritasun arazoa konpontzeko. "Ez da nahikoa, izan ere, auzoko beste hainbat zonaldek irtenbiderik jarraituko baitute". Astolako futbol zelaia berritzeko milioi bat euro bideratzea ere kritikatu du oposizioko alderdiak. "Segurtasuna, irisgarritasuna eta futbol zelaiaren beharra maila berean jarri ditu udalak".
Horrez gainera, mozioa sartuko duela ere iragarri du EH Bilduk.