Europako Jardunbide Egokiak Lagunkoitasunean jardunaldien baitan jaso zuen saria Abadiñoko ekimenak. Guztira, 28 proiektu aurkeztu ziren bertan, tartean, Abadiño Lagunkoiak ekimenak aurkeztutakoa. "Aitorpen honek indarberritu egin gaitu eta ilusioz betetzen gaitu Abadiñon ingurune hobeago baten bila pertsona nagusiok daukagun hitza eta parte hartzearekin aurrera jarraitzeko" adierazi dute ekimenetik.
Azken bi urteetan lagunkoitasun diagonostikoagaz egindako txostena aurkezteko asmoa du Abadiñoko ekimenak datozen asteetan.