Bere garaian Abadiñon kalean utzitako txakurrak dira Jose Luis Navarro alkateak esandakoaren arabera. Alkateak dei egin die abadiñarrei txakurrak adopzioan hartzeko. "Kalean abandonaturiko txakurrak dira, eta aukera bat eman behar zaie zaindu eta maitatuko dituzten familia bat aurkitzeko".
Une honetan, Iurretako Zaunk enpresan daude txakurrak; bertara eraman zituen udalak.Txakurretako zazpi mestizoak dira eta bi arrazakoak: bi urteko setter bat eta adin ezezaguneko betroi bat.