Oihana Azkorbebeitia munduko hamar onenen artean

Joseba Derteano 2018ko ira. 15a, 16:12

Sky modalitatean mendi lasterketen munduko txapelketa lehiatu du Eskozian eta bederatzigarren sailkatu da korrikalari abadiñarra.

29 kilometroko lasterketa honako denboran amaitu du: 4.09.44. Iaz baino sei minutu gutxiago behar izan ditu. Emakumeetan Tove Alexandersson geratu da txapeldun eta gizonetan Kilian Jornet katalana. Eskoziako Kinlochleven herrian lehiatu dute txapelketa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!