Abadiñoko VII. Baserri Egunean emakume ekoizleen lana emango da ezagutzera

Aritz Maldonado 2018ko ira. 14a, 09:55

Irailaren 28-30 bitartean ospatuko da. Pintxo dastaketa bi eta Trashumantzia ekitaldia egingo dira, besteak beste. 

Alluitz Naturak eta Abadiñoko Udalak elkarlanean antolatzen dute Baserriko Eguna. Aurtengoa, zazpigarren edizioa du. Irailaren 28an Durangaldeko eta Bizkaiko emakume baserritarrek eginiko 400 pintxo dastatu ahalko dira Traña plazan; umeentzako tailerrak egongo dira, baita ere. Irailaren 30ean, ostera, Trashumantzia ibilbidea egingo da.

Iñaki Rekalde Landa Garapen, Turismo eta Merkataritzako zinegotziaren arabera, ekitaldien helburua emakume ekoizleen lana ezagutaraztea da. "Emakumeek baserrian egiten duen lana ikusezina da, nahiz eta askotan emakumeek eraman lepoan lan horren zama guztia".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!