Irailaren 19an abiatuko da Abadiñoko Jabekuntza Eskolaren egitaraua

Aritz Maldonado 2018ko ira. 11a, 09:40

'Tuppersex eta ipuin erotikoak' topaketarekin hasiko da eskolaren ikasturtea. 'Nire sexualitatea martxan jartzen' edo 'Zergatik gara feministak' bezalako tailerrak ere eskainiko dira aurtengoan.

Ikastaroetarako izen ematea hilaren 14ean hasiko da, eta Errota kultur etxean, Udal Mediatekan edota berdintasuna@abadiano.org helbidean egin daiteke. Bestalde, urriaren 4ean Abadiñoko emakumeentzako alfabetatze eta jabekuntza ikastaroa hasiko da. Berdintasun arloak ostera jarriko du martxan gazte eta nerabeentzako sexu aholkularitza zerbitzua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!