Eguraldi txarra iragarrita zegon arren, eguzki betean jokatu da gaur Axari Trail mendi lasterketa Idiazabal herrian, Gipuzkoan. 200 parte-hartzailetik gora lehiatu dira ohiko 25 kilometroko ibilbidean, eta bertan Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra gailendu da nesketan. Bigarrena Laida Elizegi zaldibiarra izan da, eta hirugarrena Maud Combarieu urruñarra. Gaurkoagaz denboraldiko hamahirugarren garaipena poltsikoratu du Azkorbebeitiak.
Mutiletan Ander Iñarra lezoarrak irabazi du, eta Abadiñoko Gartzen Elejabarrieta korrikalari gaztea hamalaugarren sailkatu da.