Abadiñoko Udalaren "utzikeria" salatu du guraso talde batek; beraien berbetan, asteak daramatza parkeak egoera horretan. Gainera, lehendik ere "negargarria" zen aisialdi eskaintza are gehiago baldintzatzen du honek. "Eskoletako azpiegiturak ez ziren nahikoa lehen, eta egoera honetan egonda, are gutxiago. Horrez gainera, oso arriskutsua da klaseak hasi bezperan parkea egoera horretan egotea".