Ika-mika berria EH Bilduren eta Jose Luis Navarroren artean, Muruetako lurren birkalifikazioaren harira

Aritz Maldonado 2018ko ira. 6a, 08:56

Uztaileko osoko bilkuran, Abadiñoko Independienteek eta EAJk Muruetako lursailen birkalifikazioaren alde bozkatu zuten. EH Bilduk ohar bat kaleratu du birkalifikazioa kritikatzen; Jose Luis Navarro alkateak, beste batekin erantzun dio alderdi independentistari. 

EH Bilduren ustetan, azalera handiko merkatalguneak eraikitzea errazteko helburuagaz onartu zen erabakia. Merkatalgune handien eraikitzea du helburu legez Muruetako lurren birkalifikazioak EH Bilduk ohar baten bidez adierazitakoaren arabera, eta horrek eragin nabarmena izango du Abadiñon. "Herriko komertzio txikiari eta tokiko ekonomiari egingo dion kaltea aurreikusiz eta udal taldeak erabakia hartzeko erabilitako prozedura ikusirik, aurka bozkatu genuen". Barakaldon gertaturikoa adibide bezala jarrita, kontutan hartu beharreko faktoreak ere aipatu ditu alderdiak: "Abadiñon hainbat denda txikik itxi dute azken urteetan, eta honek ez du lagunduko; INEko datuen arabera, sektoreko hitzarmen-kolektiboak prekarietatea hareagotuko du...". 

Alkatea, haserre 

Jose Luis Navarro alkateak beste ohar baten bidez erantzun dio alderdi independentistari. Honen arabera, herritarrek zein elkarteek parte hartu dute plana eratzeko prozesuan, eta EH Bilduri "obsesioa" edukitzea egotzi dio: "Beste behin ere, EH Bilduk ezer ez egitearen fama irabazia duela argi geratu da. Bitxia da, gainera, enpresa batzuk ezartzeagaz duten obsesioa"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!