Kanpainan 22 dendak parte hartuko dute, eta horietan egindako 15 eurotik gorako erosketetan erabili ahalko dira. Kanpainagaz bat egin duten dendek kartel bat edukiko dute erakusleihoan; Merkataritza, Turismo eta Landa Garapen Arloak antolatu du kanpaina, Abadiñoko Merkatari Elkartearen laguntzagaz.
Iñaki Rekalde zinegotziaren berbetan, kanpainaren helburua denda txikietan erosteak duen garrantziaz herritarrak ohartaraztea da. Urriaren 31a arte luzatuko da kanpaina.