Oihana Azkorbebeitia zazpigarren sailkatu da Dolomyths Run mendi lasterketan

Jone Guenetxea 2018ko uzt. 22a, 18:11

Erdian, Oihana Azkorbebeitia. Eskuman, Hilary Gerardi estatubatuarra, eta ezkerrean, Holly Page britainiarra

Gaurko probaren ostean, seigarren jarri da Munduko Kopako sailkapen nagusian. Gaur Dolomyths Run mendiko lasterketa jokatu da Canazei herrian (Italia), Dolomitetan.

22 kilometroko lasterketa da eta aurten ere Munduko Koparen zirkuitu barruan sartu dute. Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra zazpigarren sailkatu da. Laura Orgue katalanak irabazi du proba. Bigarren Hilary Gerardi estatubatuarra izan da, eta Sanna El Kot suediarrak osatu du podiuma. Gaurko emaitzaren ostean, Azkorbebeitia seigarren dago orain Munduko Kopako sailkapen nagusian. Munduko Kopak hurrengo domekan du hitzordua, Andorran. Comapedrosa Skyrace lasterketa jokatuko dute bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!