2017ko urte amaieran deitzekoa zen grebaren harira sortu zen gatazka; lan-hitzarmena sinatzea zuen helburu greba horrek. Sindikatuaren arabera, zuzendaritzako kidea den Mikel Etayok greba deialdiagaz bat egiteko asmoa zuten langile ebentualak mehatxatu zituen. Etayok, ordea, LABeko kide baten aurkako salaketa jarri zuen Ertzaintzan, "mehatxuengatik".
Epaiketara joan behar den kideari babesa eskaini dio sindikatuak, eta Rothenberger enpresako zuzendaritzari "jazarpena" eteteko eskatu dio: "Iaz pizturiko gatazka konponduta egon arren, salaketagaz aurrera jarraitzeak Mikel Etayoren jarrera errepresiboa erakusten du".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!