8.836,21 euro bildu dituzte haur minbiziaren aurkako ikerketan laguntzeko II. Spinning Maratoian

Jone Guenetxea 2018ko uzt. 11a, 16:30

Guztira 8.836,21 euro bildu dituzte Abadiñon haur minbiziaren aurkako ikerketan laguntzeko ekainaren 10ean egin zuten Elkartasunezko II. Spinning Maratoian, Abadiñoko Udalak azaldu duenez.

Udalak Peque-ropa elkarteari emango dio diru hori, eta honek, Gurutzeta Ospitaleko haur minbiziaren aurkako ikerketa sailari helaraziko dio. Guztira 350 lagunek parte hartu zuten ekainaren 10eko elkartasun maratoian. Ima Zapardiez zinegotziak eskertu egin die herritarrei ekitaldian parte hartu izana, eta gogoratu du aurtengo bilketarekin iazko kopurua (6.000€) gainditu dutela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!