Gaurtik aurrera San Kristobal jaiak ospatuko dira Mendiolan

Aritz Maldonado 2018ko uztailaren 9a

San Kristobal jaiak gaur hasiko dira, Donien Atxa altxatuta. Jarraian, Fredi Paiak, Onintza Enbeitak eta Aitor Bizkarrak bertso saioa eskainiko dute.

Barikuan kontzertuak izango dira protagonista; denetariko doinuak ekarriko dituzte Crim, Audience eta Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek taldeek. Zapatuan egun osoko plana prestatu dute antolatzaileek. 13:00etan auto klasikoen erakusketa egongo da, eta, ostean, herri bazkaria egingo dute. Uztailaren 15ean Abadiñoko Artzain Txakur Txapelketa egongo da; errifen zozketa klasikoa ere egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!