Ohar baten bidez, alkateak txakur korotzak ugaritu direla adierazi du, eta udaltzainek isunak jarri arren, arazoa ez dela konpontzen esan du.
Bestalde, herritar batzuek zabor eta hondakinak kontainerretara bota beharrean kalean uzten dituztela salatu du. "Ez dituzte zaborra biltzeko egunak eta orduak errespetatzen"
Horrez gain, Astola eta Muntsaratzeko erretegiak eta Eroski ondoko parkea erabiltzen duten batzuek "dena zaborrez beteta" uzten dutela kirtikatu du. "Eten barik eskatzen doguz eskubideak, baina ahazten jakuz gure eginbideak”, gogoratu du alkateak.