Bizikletan zihoan ume batek arbola bat jo du Abadiñon

Maialen Zuazubiskar 2018ko uzt. 5a, 12:42

Bizikletan zihoan ume batek arbola bat jo du Abadiñon, Mendilibarreko baso inguruan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, mokorrean eta besoetan min hartu du umeak. Ertzainak, suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu behar izan dira. Azkenean, umea ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!