Auzotar taldeak jakinarazi duenaren arabera, Abadiñoko Udalak apirilaren 9az geroztik semaforoak erregulatzeko eskumena du, eta hala ere, ezer ez egin izana leporatzen diete. Udalak, bere aldetik, Foru Aldundiarekin semaforoak erregulatzeko akordio batera iritsi dela adierazi du, eta ahal bezain azkar zikloak aldatuko dituela adierazi du, "Muntsaratzera sartu irtenak ahalik eta gehien errazteko".
Muntsaratzeko sarbideen arazoa konpontzeko asmoz, udalak biribilgune bat ezarri nahi du N-636 Durango-Elorrio errepidean. Foru Aldundiagaz negoziatzen ari da Abadiñoko Udala horretarako. Aurreakordio bat zegoen arren, zehaztapen berriak negoziatzen ari dira.