LGTBIQ+ banderaren koloreekin margotuko ditu hiru banku Abadiñoko udalak

Abadiñoko Udala 2018ko eka. 28a, 09:57

Ekimena, ekainaren 28an ospatzen den Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual, Intersexual eta Queer jendearen eskubideen nazioarteko egunean pertsona guztien eskubideen alde egin du udalak. 

Txanporta plazan, Muntsaratzeko txintxaunen ondoan eta Matienako Pino plazan daude banku hauek. Bide batez, Yanire Moreno Berdintasun arloko zinegotziak herritarrak dei egin die banku hauetan argazkiak atera eta berdintasuna@abadiano.org helbidera bidaltzeko. Uztailaren 5era arte egongo da aukera argazkiak bidaltzeko.

Bestalde, udalak kartela osatu du "Hemen sexu-aniztasuna errespetatzen da" leloagaz herritarren artean banatzeko; Udal Mediatekan, Errota Kultur Etxean eta Herritarren Arretarako Bulegoan egongo dira eskuragai. "Herritarrek gure herrian sexu joera eta nortasun guztiak errespetatzen direla" adierazi du Morenok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!