Igor Urienek txanponaren bi aldeak ezagutu ditu Udanako igoeran

Maialen Zuazubiskar 2018ko eka. 26a, 09:00
Argazkia: Mrfoto.es

Bigarren urtez jarraian garaipena eskuratu du Igor Urienek Udanako igoeran.

Igor Urien pilotu abadiñarrak txanponaren bi aldeak ikusi ditu asteburuan Udanako igoeran. Lehenengo lasterketa ofizialean Urienek, bere Citröen AX E2 autoarekin, aurkariak nagusitasunez menperatu zituen.

Bigarren lasterketan, berriz, abadiñarrak istripua izan zuen eta ospitalera eraman behar izan zuten. Euskadiko federazioak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, istripuaren ondorioz pilotuak kolpe handiak jasan zituen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!