Oihana Azkorbebeitiak Triku Trail mendi lasterketa irabazi du

Jone Guenetxea 2018ko eka. 24a, 22:10

Gaurkoagaz aurtengo hamabigarren garaipena lortu du korrikalari abadiñarrak

Gaur V. Triku Trail mendi lasterketa jokatu da Etxarri Aranatzen, Nafarroan. Lasterketak 21 kilometro izan ditu eta 350 korrikalarik hartu dute parte. Nesketan Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra gailendu da. Bigarren Maite Etxezarreta azpeitiarra sailkatu da eta Mari Cruz Aragon aragoiarrak osatu du podiuma. Azkorbebeitiak, gainera, probako errekorra hautsi du, 2.03.13ko denbora eginda. Mutiletan Alacanteko Antonio Martinez nagusitu da. Bigarren Beñat Katarain zegamarra sailkatu da eta Xabier Zarranz nafarra izan da hirugarrena. Aitor Ajuria otxandiarra hamalaugarren helmugaratu da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!