Euskarazko ipuin lehiaketako sariak banatu dituzte Abadiñon

Aritz Maldonado 2018ko eka. 21a, 10:00

139 ikaslek parte hartu dute lehiaketan.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak izan dira lehiaketako partehartzaileak. Lehen Hezkuntzako 3-4.mailetako irabazlea Mikele Salaberria izan da Nire Birraititeren Altxorra ipuinagaz; Goiatz Gaztelurrutia (Elurretako Txantxangorria) eta Amets Blancok (Gao) eraman dituzte bigarren eta hirugarren sariak, hurrenez hurren. 5-6.mailetako atalean, ostera, Jone Berrizbeitiaren Inaxi Ipuinak irabazi du lehiaketa. Bigarren eta hirugarren sariak Enara Cooper (Ane eta Kukuaren Istorioa) eta Uxue Gorrotxategik (Mikelen Zopa) irabazi dituzte, hurrenez hurren. 

Bigarren Hezkuntzan, Leire Floresek irabazi du Zapi Zuri Batez Estalia lanarekin. Bigarren eta hirugarren sariak Lucia Munillak (Arrakasta) eta Lide Salaberriak (Ni ez naiz zuen modukoa) eraman dituzte. Bigarren Hezkuntzako 3-4.mailetako saria June Uriak irabazi du, Buruko Ahotsak lanari esker. 

Ipuin lehiaketako logotipoa saria ere banatu da, bide batez. Lide Salaberriaren irudi batek irabazi du lehiaketa. Guztira, 71 lan aurkeztu dira; lan sarituak udalaren webgunean bildu dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!