Abuztuaren 1etik 5era One Wall modalitateko Europako txapelketa jokatuko da Herbehereetan. Hitzordua horri begira motorrak berotzeko eta euskal selekzioa nortzuek osatuko duten erabakitzeko hiru open antolatu ditu Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak. Egoitz Amantegi abadiñarrak selekzioko partaide izateko aukera handiak ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako torneoak irabazi ostean. Gipuzkoako finala atzo jokatu zen, Zumaian. Kasu bietan Mikel Beldarrain izan du bikote. Arabako tornean, berriz, azpitxapeldun geratu ziren Amantegi.
Uztailaren erdian Euskal Herriko irekia antolatuko du federazioak. Oraindik erabaki barik dago zein frontoitan jokatuko den.