Oihana Azkorbebeitia zazpigarren sailkatu da Livigno Skymarathon mendi lasterketan

Anboto 2018ko eka. 16a, 14:11

34 kilometroko lasterketa da, eta Munduko Koparako puntuagarria

Dolomiten bihotzean Livigno Skymarathon mendi lasterketa jokatu da gaur eta Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra zazpigarren postuan geratu da. Zegama-Aizkorri maratoiaren ostean, gaurkoa Munduko Kopan parte hartu duen bigarren proba izan da. Hurrengo hitzordua Lleidako Buff Epic Trail maratoia izango du, uztailaren 1ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!