Oinarrizko beharrizanetan barik futbol zelai berri baten 900.000€ gastatuko dira

Abadiñoko EH Bildu 2018ko eka. 15a, 09:21

Udalak egitea erabaki duen azken inbertsioei buruzko gutuna kaleratu du EH Bilduk.

Apirilaren 29ko osoko bilkuran 1.600.000€-tako inbertsioak onartu ziren, ez dugu uste inbertsio denak lehentasunezkoan diren eta gobernu taldeak ez zuen oposizioarekin adostasunetara heltzeko saiakerarik egin.

Lau inbertsiotatik hiru ontzat eman bagenituen ere, 900.000€-ko partida (%56,25a) duen inbertsioa ez dugu lehentasunezko jotzen, hau da, belar artifizialezko futbol zelai berri bat Astolan. Ikusita herrian beste oinarrizko gabezia batzuk ditugula, ia milioi bat euro futbol zelai berri baten gastatzeak, elektoralismotik gehiago du herriko oinarrizko beharrizanei aurre egitetik baino. 

Ezin dugu ahaztu, nahiz eta orain inbertsioekin herritarrak irabazi nahian dabiltzan, inbertsioetarako dirua, neurri handi baten IBIaren igoeratik datorrela. Udal gobernuak erabakitakoIBIaren igoerarekin 643.728€ gehiago batu ziran, beraz inbertsioak egitea bai baina zerga duinak herritarrentzat baita.

Gobernu taldeak diru publikoa nork bere alderdiaren interesetarako erabiltzea ez da onargarria, horregatik eskatu genuen plenoan proposamen hau gai ordenatik atera eta denon artean adostutako inbertsioetara bideratzea dirua. Horretarako proposamenen zerrenda bat luzatu genien gure inbertsio proposamenekin:

  • Zelaieta auzoan oinezkoen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea.
  • Herriko saneamendu gabeko eremuetan saneamendua sartzea.
  • Emergentzia sozialeko etxe bat eskuratzea.
  • Herriko nukleo ezberdinetan negurako aisialdia osatzeko baliabideak jartzea.
  • Baserri auzoetan inbertsioak egitea.
  • Atxarteko harrobiko egituren eta gailuen behin betiko desmantelamendua.

Gure proposamenei ezezkoa eman zieteneta beraien proposamena onartu zuten Abadiñoko Independenteek eta EAJren gehiengoa baliatuz. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!