San Antonio baserri azokan, 29 postu egongo dira baserriko jeneroa saltzen. Horiez gainera, beste 22 bestelako jeneroa (bitxiak, erroskilak, artisautza...) saltzen egongo dira. Meza nagusia 12:00etan izango da eta Mario Izeta Bilboko apezpikuak emango du. Ostean Angel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluze arituko dira bertsotan.
Ekainaren 17an, errepetizio egunean, ostera ezarriko dira postuak. Aizkolari dema ere egongo da egun horretan, Bihurri-Donato Larretxea eta Arria V-Hodei Ezpeleta bikoteen artean.