Berdintasun kontseilua sortuko du Abadiñoko Udalak

Aritz Maldonado 2018ko eka. 6a, 14:27

Kontseiluko lehen batzarra ekainaren 11ean izango da, 19:00etan, Txanporta kultur etxean. 

Kontseiluan, udal hautetsiek eta herritarrek parte hartu ahalko dute. Abadiñoko politika, kultura, ekonomia eta gizarte esparruetan berdintasun politikak garatzeko eta indartzeko helburuagaz sortuko da Berdintasun Kontseilua. "Garrantzitsua da kontseiula organo parte hartzailea izatea lehenbiziko unetik" adierazi du Yanire Moreno berdintasun arloko zinegotziak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!