Eguraldia lagun, gaur Serafin Amezua 'Txaraka'ren oroimenezko lasterketa jokatu da Abadiñon, Sekulebedarra taldeak antolatuta. Zelaietako udaletxe parean irten eta Urkiolaraino igo dira korrikalariak.
Mutiletan Oier Ariznabarreta durangarrak irabazi du. Erlantz Zaldunbide iurretarra izan da bigarrene eta Eneko Zarrabeitia abadiñarra hirugarren. Nesketan, Oihana Azkorbebeitia gailendu da. Bigarren Garazi Sampedro atxondarra sailkatu da eta Amaia Munitxa abadiñarrak osatu du podiuma.