Atzo 18:00etan irten ziren Abadiñoko Txanporta plazatik, Durangaldeko Bizikleta Eskolako txirrindulariek eta hainbat lagunek lagunduta. Gaur iluntzean, berriz, bertan egin diete harrera.
Euskal Herriko hiriburuak bizikletan eta geratu barik lotu dituzte Oskar Markinez, Zigor Zuburruti eta Gorka Marzanek. Hiru txirrindulariek 27 ordu behar izan dituzte Euskal Herriko zazpi hiriburuak bizikletan lotzeko.