Euskal Herriko hiriburuak bizikletan eta geratu barik lotuko dituzte Oskar Markinez, Zigor Zuburruti eta Gorka Marzanek.Hiru txirrindularien helburua Euskal Herriko zazpi hiriburuak bizikletan lotzea da; 22 - 24 ordu bitartean egin gura dute erronka.
Gaur, 18:00 irten dira Abadiñon eta ondorengo ibilbidea egingo dute: Abadiño-Bilbo-Gasteiz-Iruñea-Donibane Lohitzune-Maule-Baiona-Donostia-Abadiño.
Irteeran Durangaldeko Bizikleta Eskolako txirrindulariek eta hainbat herritarrek lagundu diete.