Mendi lasterketa 10:45ean hasiko da. Gura duenak mendi martxa egin dezake, ordu erdi lehenago hasita. Izen-ematea egunean bertan egin daiteke, probak hasi baino ordu laurden lehenagora arte. Martxarako izen-ematea 6 euro da, eta lasterketarakoa, 10 euro.
Gizonik eta emakumerik onenek 50 euro eta garaikurra jasoko dituzte. Bigarrenek eta hirugarrenek 30 eta 15 euro irabaziko dituzte, hurrenez hurren. Parte-hartzaile denentzat kamisetak eta opariak egongo dira, antolatzaileek jakinarazi dutenez.