Asteburuan Langraiz Okako Noro Figther txapelketan Mikel Carracedo abadiñarrak urrezko domina eskuratu zuen 82 kilo baino gutxiagoko borrokaldian. Bestalde, Carracedoren taldekidea den Maria Crespo elorriarrak zilarrezko domina lortu zuen eta Julen Barrutiak brontzezkoa. "Dominak entrenamendu gogorren emaitza dira, eta hauek ederto datorzkigu hobetzen jarraitzeko", adierazi du abadiñarrak.