Autobusak antolatu gura ditu Abadiñoko Udalak Euskal Eskola Publikoaren jairako eta Ibilaldirako

Aritz Maldonado 2018ko maiatzaren 14a

Udalak autobusa antolatu gura du maiatzaren 27an Santurtzira joateko, eta ekainaren 3an Lekeitiora joateko. 

Maiatzaren 23a bitartean eman ahalko da izena Errota kultur etxean edota Mediatekan; lau euro ordaindu beharko dira izena emateko. Goizeko 09:00etan irtengo dira autobusak, eta itzulera 19:00etan izango da. Gutxienez, 25 lagunek eman beharko dute izena irteera bakoitzerako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!