Izan ere, udalak duen 1.090.334 euroko soberakinaren ia erdia OHZ jasotzetik datorrela esan zuen. Bere garaian, herritarrak haserre agertu ziren igoeragaz. Udalak, ostean, neurriak hartu zituen baserritarrei zergak ordaintzeko laguntzak eskaintzeko, adibidez.
“Herritarrak fiskalki ito”
EH Bilduren berbetan, egon diren zerga igoerek ez dute justifikaziorik eduki. “Denborak arrazoia eman digu igoera horren helburua dirua biltzea baino ez zela esan genuenean”, adierazi zuen Urrutia zinegotziak apirileko osoko bilkuran. “Gobernu taldearen estrategia herritarrak fiskalki ito, diru gerakinak gora egin eta hauteskundeen atarian kanpotik ikusten diren proiektuetan xahutzea da”, adierazi zuen Urrutiak. Lehentasun zerrenda bat egin, eta horren arabera inbertsioak egiteko eskatu zion udal taldeari oposizioko taldeak.
Hain zuzen ere, berriki, Abadiñoko Udala adostasun batera iritsi da Bizkaiko Foru Aldundiagaz, Muntsarazko sarrerako obrarako dirua aurreratzeko; 1.200.000 euroko aurrekontua du obra horrek.