Abadiñarrak saio borobila egin zuen eta alde nabarmena atera zien gainontzeko bertsolariei. Jon Ander Urkiagak hirugarren amaitu zuen saioa, 157,5 puntu lortuta. Beñat Molina laugarrena izan zen, 133,5 puntu erdietsita.
Bizkaiko Bertso Txapelketako udabarriko faseko hurrengo saioa zapatuan jokatuko da, Elorrioko Arriolan. Aitor Esteban, Ander Elortegi, Iker Uriarte, Jon Arano, Ander Anakabe eta Unai Agirre bertsolariek abestuko dute bertan.