Oihana Azkorbebeitiak Kanpezu-Joar mendi lasterketa irabazi du

Jone Guenetxea 2018ko mai. 6a, 16:49

Abadiñoko korrikalariak aurtengo hamargarren txapela jantzi du, eta, gainera, estatuko Skyrunning zirkuituko lider jarri da.

Gaur Kanpezu-Joar mendi lasterketa jokatu da Kanpezun, Araban. 300 bat korrikalarik parte hartu dute 28 kilometro eta 2.000 metroko desnibel metatua dituen ibilbidean. Nesketan Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra gailendu da. Bigarren Claudia Sabata sailkatu da eta hirugarren, Mireia Pons.

Mutiletan Jan Margarit katalana nagusitu da, Zait Ait Malet eta Iker Oliveriren aurretik. Azkorbebeitiak aurtengo hamargarren txapela eskuratu du, eta Skyrunning zirkuituko lider jarri da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!