Txoporik sendoena areto futbolean dute abadiñarrek

Joseba Derteano 2018ko mai. 5a, 21:20

San Prudentzio jaietan murgilduta dauden abadiñarrek badute ospakizunerako beste arrazoi bat. Abadiñoko Txopoa taldeak mailaz igotzea lortu du bigarren urtez jarraian.

Bizkaiko Goren Mailan jokatuko du hurrengo denboraldian. Abadiñarrek etxean ospatu dute lorpena gaur Ibaizabal taldeari 7-0 irabazi ostean. Lehenengo Erregionaleko talderik golegileena dira. Gaurkoak zenbatuta 119 gol sartu dituzte 26 partidutan. Oraindik estatistika hori loditzeko aukera dute liga amaitzeko jardunaldi bi geratzen direlako. Hurrengo asteburuan Racing Tolosto taldearen kontra jokatuko dute Durangaldeko derbian.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!