Aurten, aldiz, urtebeteko etenaren ostean, bertsozaleek jaietako zitarik garrantzitsuenetakoaz gozatzeko aukera izango dute.
Maiatzaren 5ean izango da saioa, 22:00etan, Errota kultur etxean, eta Aitor Mendiluze Euskal Herriko Txapelketako txapeldunordea, Miren Artetxe Lasarte-Oriako bertsolaria eta Txaber Altube eta Aitor Bizkarra abadiñarrak arituko dira bertsotan.
Lau bertsolariak Igor Galarza gai-jartzaile abadiñarraren esanetara arituko dira.