San Prudentzio jaiak

"Errekonozimendu hau jasota, jai bereziak izango dira De Norte a Sur talde osoarentzat"

Jone Guenetxea 2018ko api. 28a, 13:37

Ezustean jaso zuen, atzo, Alicia Gallardok Traña-Matienako jaien hasieran banatzen duten urteko pertsonaiaren saria. De Norte a Sur taldeko presidenteak talde osoari eskaini dio saria.

Sorpresa ondo gordeta zuten Traña-Matienako jaien arduradunek. Jaien hasieran bere izena entzuterakoan,  "sorpresa itzela" hartu zuela aitortu du Alicia Gallardo De Norte a Sur taldeko zuzendariak. "Errekonozimendu hau jasota, jai bereziak izango dira De Norte a Sur talde osoarentzat", nabarmendu du. Jaien amaieran, maiatzaren 6an ikuskizun handia eskainiko du taldeak. "Ume eta helduek dantzatuko dute eta koadro flamenkoak eta koroak ere abestuko du", azaldu du Gallardok. Dantza taldea duela 20 urte sortu zuen Gallardok Federico Sanchezekin batera. "Fedek gure taldean lan handia egiten du, baina baita jaietako beste hainbat ekintzetan ere, beraz, sari honen zatitxo bat berea ere bada". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!