Sanprudentzioetako jai egitaraua genero ikuspuntutik aztertzeko deia egin du udalak

Anboto 2018ko api. 27a, 13:25

San Prudentzio jaiak inklusiboagoak izateko asmoz, astelehenerako batzar bat antolatu du Abadiñoko Udalak. Errota Kultur Etxean 19:00etan hasiko den batzarraren helburua jaietako ekitaldiak genero ikuspegitik lantzea izango da.

Bestalde, jaietan 2.000 txapa banatuko dira, lelo hauekin: "Eraso sexistarik ez", "Ezetza ezetza da", eta "No es no"; txapak tabernetan, txosnetan, Errotan, Mediatekan, Udal Bulegoan eta Beldur Barik gunean banatuko dira. Horrez gainera, eraso sexisten aurrean nola erantzun azaltzen duen gida bat banatuko dutela eta tabernetako eta txosnetako arduradunei  musika sexistarik ez jartzeko eskatuko dietela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!