102 urtegaz hil da Garaigordobil, Abade Beneragarrien Bilboko egoitzan. Iazko urrira arte, baina, Urkiolako santutegiko elkartean bizi izan zen. 1948an Euskal Herritik Ekuadorrera joan ziren lehenengo zortzi misiolarien taldeko bat izan zen, eta 34 urte egin zituen misiolari legez.
Biharko elizkizunean Mario Izeta Bilboko gotzaina egongo da, eta beste gotzain eta abade batzuk egotea aurreikusten da. Santutegiko kanposantuan hilobiratuko dute Garaigordobil.