Orain hiru urte hasitako bideari jarraituz, Traña-Matienako Gazte Asanbladak Gazte Eguna antolatu du apirilaren 30erako. Eguerditik gauera arte etenik izango ez duen egitarauri autodefentsa feminista tailerragaz emango diote hasiera. “Ez dugu gura Gazte Eguna parrandarako egun bat bakarrik izatea. Horregatik, beharrezko ikusten dugun tailer hau antolatu dugu”, jarraitu du Gazte Asanbladako kideak. 14:30ean, txupinazoa jaurti eta herri bazkaria egingo dute.
Arratsaldean gazteen artean jokoak egingo dituzte eta iluntzean Sakatu elektrotxarangakoekin batera poteoan ibiliko dira herriko tabernetatik zehar.
Gauean, 23:30ean, Kaotiko talde arabarrak kontzertua eskainiko du txosnagunean. Ostean, ohitura bilakatu den Play Back lehiaketa egongo da. Zirkiñik Bez! erromeria taldeak emango dio amaiera egunari.
Gazte Asanbladaren txosna
Bestalde, urtean zehar auzoan beste ekintza batzuk egiteko asmoz, aurtengo San Prudentzio jaietan ere txosna jartzea erabaki dutela jakitera eman dute lokalak hustu eta kaleak betetzeko asmoz lanean dabiltzan gazteek.
Aldi berean, egun osoan zehar Asanbladako balioak transmititzen jardungo dutela jakitera eman dute Gazte Asanbladako kideek. “Gure helburu nagusia auzoko gazteria aktibatzea izango da”, azaldu du abadiñarrak.
Horrez gain, egun Gazte Asanbladan konpromiso handirik ez dagoela eta gazteria aktibatzeaz gain apirilaren 30a auzoko gazteei beraien balioak sustatzeko ere baliatuko dutela jakitera eman du Cuestak.