Jose Luis Navarro alkatearen berbetan, erabiltzaileak pozik agertu dira aldaketagaz. "Igerilekuetatik aldageletara bidean zihoan jendea hoztu egiten zen lehen, haizeagatik. Erabiltzaile askok nabaritu dute aldea, eta oso pozik agertu dira" adierazi du alkateak.
7.000 euro ordaindu ditu udalak obragatik. Aste Santuan egin ziren lanak, ohiko jarduna ahalik eta gutxien oztopatzearren.