Oihana Azkorbebeitiak Euskal Herriko mendi lasterketen txapelketa irabazi du Aloñan

Anboto 2018ko api. 22a, 14:22
Azkorbebeitia, txapela jantzi ostean bere umeekin batera.

Oñatin, Aloñako igoeran jokatu da txapelketa, eta abadiñarrak bere palmareseko Euskal Herriko hirugarren txapela jantzi du bertan.

Guztira 300 partaide egon dira 22,6 kilometro izan dituen lasterketan. Azkorbebeitiaren atzetik Vanessa Pelaez eta Majida Maayouf sailkatu dira podiumean. Mutiletan, berriz, Imanol Goñik irabazi du, eta Walter Becerrak eta Julen Larruzeak osatu dute podiuma.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!