Iazko edizioan 350 lagunek parte hartu zuten, eta 6.000 euro batu ziren haur minbiziaren ikerketan laguntzeko. Bigarren edizio honetarako, irabazitako diru kopurua bikoiztea da helburua Ima Zapardiez gazteria arloko zinegotziaren berbetan. Parte hartzaile bakoitzak 4 euro emango ditu pedalei eragiten dien ordu bakoitzeko; maratoia 09:00etan hasiko da eta lau ordu eta erdiko iraupena izango du. Asteburuan zehar kontzertuak ere egongo dira, besteak beste.
Abadiñoko Udalak Peque-Ropa, Emtesport eta Rhythmic Bike elkarteegaz elkarlanean antolatu du ekimena. Izena emateko epea zabalik dago, eta ekainaren 8ra arte luzatuko da. www.pedaleaporunasonrisa.com helbidean eman daiteke izena, baita Abadiñoko polikiroldegian ere.