Epaileen sariaz gainera, entzuleen sarirako ere izendatu zuten abadiñarra; bertsolari bati sari bat baino gehiago ezin zaionez eman, bigarren postuan geratu zen Oier Etxeberria azpeitiarrari eman zioten garaikur hori. Saioko bertso onenaren saria, ostera, Eli Pagola hernaniarrak jaso zuen.
Saioa Asier Galartza, eta Aitor Servierrek osatu zuten, eta orokorrean denek kunplitu zuten. Guztiak ziren Osinalde sariketan debutariak. Eñaut Asurabarrena gabiriarrak jarri zituen gaiak.