41 urteko mendizalea Galdakaoko ospitalera eraman dute

Maialen Zuazubiskar 2018ko api. 4a, 13:24

 

Kolpe bat hartu duen 41 urteko Barakaldoko mendizalea Galdakaoko ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, mendizaleak kolpe bat hartu du eta orientazioa galdu du. Deia 11:45ean jaso dute eta erreskateko talde bat bere bila aritu da.

Dagoeneko 41 urteko gizonezkoa Galdakaoko ospitalean dagoela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!