Andoni Espejo eta Markel Rodriguez pistako Espainiako txapeldun gelditu dira

Maialen Zuazubiskar 2018ko api. 3a, 09:30

Tafallan jokatutako Espainiako txapelketan txirrindulari abadiñarrek urrezko domina bana irabazi dute.

Joan zen asteburuan Tafallan jokatutako Espainiako txapelketan urrezko domina bana irabazi zuten Andoni Espejo eta Markel Rodriguez abadiñarrek. Espejok kadete mailako taldekako jazarpenean eskuratu zuen garaipena Asier Pozo, Jaime Romero eta Haritz Seinegaz batera.

Markel Rodriguezek, berriz, jubenil mailako taldekako jazarpenean eskuratu zuen garaipena Jon Arakama, Aitor Larrañaga eta Iñaki Muruarekin batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!