Bestalde, proposamenak aurkezteko aukera edukiko dute horrela gura duten abadiñarrek martxoaren 26an bertan egingo den batzarrean; udal gobernuko bi kide egongo dira Txanporta kultur etxean, 18:00-19:30 bitartean.
EH Bilduren ustetan, ostera, hitzordu hori ez da nahikoa ekarpenak egiteko. “Udalak baliabideak jarri behar ditu teknikariekin parte-hartze saioak egiteko, ondorioekin proposamenen bat garatu eta hau auzotarrek bozketa bidez aukeratzeko”, azaldu dute ohar bidez.